Azkoitiko Urrats taldea hasi da erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketarako bidea marrazten. Bide hori ahalik eta herritar gehienekin egitea dute helburu, eta, horretarako, bilera irekia antolatu dute, herriko talde eta eragile guztiei egitasmoaren berri emateko. Izan ere, antolatzaileen arabera, "elkarlana izango da gakoa" herri-galdeketak arrakasta izan dezan.
Prozesu guztiaren berri emateko, datorren abenduaren 27an, asteartea, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan bilduko dira herriko eragileekin. Talde bakoitzeko ordezkariei bertaratzeko deia egin diete, "denen parte hartzearekin bakarrik izango duelako egitasmoak behar duen indarra". Bakoitzak beretik, prozesuari egin diezaiokeen ekarpena "oso baliotsua" izango dela uste dute.
Sinadura bilketa duela hilabete pasatxo abiatu zuten, eta herritar askoren babesa dagoeneko jaso dute. "Babes handia ari gara jasotzen, eta denei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bereziki, lau izen aipatu nahi ditugu, beren sinadurak publikoki eman zituztelako Zarautzen, joan den astean egin zen ekitaldian: Itziar Elias aktorea, Mikel Elortza txirrindularia, Imanol Aleson mendi-korrikalaria eta Juan Jose Unanue Goenatxo harrijasotzailea". Eskerrak eman eman nahi dizkie Urratsek erakutsitako babesagatik.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide