Mangaixue BBT taldearen bizikletarako arropak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Mangaixue BBT taldeak bizikletan ibiltzeko arropak atera ditu, eta salgai daude dagoeneko. Arropak erosi aurretik, probatzea gomendatu dute, eta horretarako aukera izango da honako egun hauetan: gaur; hilaren 27an, asteartea; eta, hilaren 29an, osteguna. Anaitasuna Mendi Bazkunaren lokalean egongo dira, 18:30etik 20:00etara. Eskaera egiteko bi aukera daude. Behean dagoen dokumentua bete eta mangaixuebike@hotmail.com helbidera bidaltzea, eta Anaitasuna Mendi Bazkunaren lokalera joatea aurrez aipatutako egunetan. Edozein zalantza izanez gero, mangaixuebike@hotmail.com helbidera idaztea da egokiena.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide