Ramon Oñederra 'Kattu' oroitu dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 19a, 17:45

33 urte bete dira gaur GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta, urteurrenaren harira, herritar talde batek zenbait ekitaldi egin ditu asteburuan. Atzo, xake txapelketa jokatu zuten Errexil tabernan, 11:00etan hasita, eta, ondoren, 13:00etan, lore eskaintza egin zioten eliz atarian. 1983ko abenduaren 19an tiroz hil zuten GALeko mertzenarioek Kattu, lan egiten zuen Baionako Kayetenia tabernan. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehenengo hilketa izan zen. 1997an Oñederra sumarioa zabaldu zeneta, besteak beste Felipe Bayo, Enrique Dorado eta Rodriguez Galindo guardia zibiliak eta Jose Luis Corcuera eta Rafael Vera politikariak auziperatu zituzten. 2003tik, ordea, artxibatuta dago sumarioa, frogarik ez zegoelakoan. Hona hemen atzoko ekitaldietako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide