Orbelak irabazi du Gozatu Gipuzkoa egitasmoko pintxo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herritarren boto gehien Ibai Ondo tabernako pintxoak jaso zituen

Orbela tabernak lehiaketara aurkeztutako pintxoa. (Nerea Uranga) Atzo Gozatu Gipuzkoa azoka gastronomikoa egin zuten Azkoitian, eta, bertan, hainbat ekoizle izan ziren beren produktuak erakusten eta saltzen. Horrez gain, pintxo lehiaketa egin zuten, eta herriko lau tabernak parte hartu zuten bertan: Tta-kun, Orbela, Ibaiondo eta Bai Azkoitia batzokiak. Irizar Sukaldaritza Eskolak emandako saria Orbela tabernak eskuratu zuen, eta, publikoaren saria, berriz, Ibai Ondo tabernak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide