Azkoitiko XX. Erakusleiho Lehiaketan hamazortzi saltokik parte hartu dute, eta horietatik lau saritu dituzte. Denda txikiei dagokienez, lehen saria Lur natur dendak (Itziar Albizuri) eskuratu du, eta, bigarrena, Noah haurren arropa dendak (Sara Alonso). Bestalde, saltoki handien artean, Karan haur arropa dendak (Amaia Andreu) irabazi du aurreneko saria, eta, bigarrena Cenor Larramendik (Idoia Larramendi).
Horrez gain, Herrixen merkatarien elkarteak otarra bat zozkatu du lehiaketan parte hartu duten guztien artean, eta sari hori NK ileapaindegiak (Alicia Piris) eskuratu du.
Hona hemen sari banatze ekitaldiko eta erakusleiho irabazleen argazkiak:
[flickr_set id="72157677939257295"]