Jon Perez korrikalaria izendatu dute Azkoitiko kirolari onena. Gaur 19:30ean hasi da sari emate ekitaldia Azkoitiko udaletxean, eta bertaratu direnek boto bidez aukeratu dute urteko kirolaririk onena, izendatuta zeuden hamaseiren artean. Izan ere, kirol bakoitzeko pertsona edo talde bat zegoen deituta ekitaldira. Lau botorekin Perez izan da garaile.
Kirolari Onenaren saria emateaz gain, sari nagusia eskuratzeko izendatuta zeuden guztiek diploma bana jaso dute, beren arloan onenak izan direlako aurtengoan. Hona hemen sarituen izenak, arloka:
-Pilota: Endika Cuevas.
-Areto futbola: Ander Intsausti.
-Futbola: Mikel Arzallus.
-Karatea: Ander Amorin.
-Xakea: Carlos Sanchez.
-Atletismoa: Jon Perez.
-Igeriketa: Maite Ayerdi.
-Duatloia / triatloia: Jon Albizuri.
-Ehiza: Angel Amado.
-Arrantza: Joanes Davila.
-Txirrindularitza: Mikel Elorza.
-Tenisa: Mikel Barquero.
-Boloak: Gorka Etxaniz.
-Saskibaloia: Manex Ansorregi.
-Gimnasia erritmikoa: A mailako seniorren taldea; Ainhoa Aranbarri, Iria Garcia, Eider LarraƱaga, Ainhize Azpiazu, Ainara Azpiazu, Leire Elorza eta Ainhoa Iturbe.
-Arrauna: Ion Unanue.
Hona hemen ekitaldian hartutako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157677938643305"]