Gabon kanten jaialdia izango da igandean, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aurtengoan, Deba, Bergara, Mutriku eta Azkoititiko abesbatzek parte hartuko dute. 12:00etan hasiko da emanaldia.

Datorren igandean, abenduak 18, XXVII. Gabon Kantak jaialdia egingo dute Azkoitiko Baztartxo antzokian, 12:00etan hasita. Floreaga ikastetxeak antolatu du, eta, urtero bezala, hainbat herritako abesbatzek parte hartuko dute. Aurtengoan, Deba, Bergara, Mutriku eta Azkoitiko taldeek parte hartuko dute. Haietako bakoitzak bi kanta abestuko ditu, eta, amaieran, talde guztiek bat eginda, Miguel Mari Azpiazuren Gabon Gaba abestuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide