Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra antolatu du Bizilorek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 14a, 14:30

Azkoitiko Bizilore Hazkuntza Proiektu Integralak ipuinak kontatzen ikasten hasteko tailerra antolatu du. Virginia Imazek eskainiko ditu saioak abenduaren 27an, 28an eta 29an, 09:30etik 13:30era. Izena abenduaren 23ra bitartean eman daiteke, www.bizilore.eus webgunean, eta 125 euroko prezioa du. "Zer kontatuko dut? Nori kontatuko diot? Nola kontatuko diet? Zein hitz aukeratuko ditut? Zein da tonu egokia?" galdera horiei erantzungo ditu Imazek. Ipuin kontalaria ez ezik, magisteritzan graduatua, filologia hispanikoan lizentziatua eta clown-a da bera. Azkoitiko Bizilore Eskola Aktiboan emango du ikastaroa, euskaraz eta gazteleraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide