Katturen omenezko ekitaldiak egingo dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 14a, 11:35

Datorren astelehenean, abenduaren 19an, 33 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zutela. Urteurrenaren harira, herritar talde batek zenbait egitasmo antolatu ditu datozen egunetarako, Egia bide, askatasuna amets lemapean; ostiralean, abenduaren 16an, Isilarazitako zauriak argitzen dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, Elkargunean, eta ondoren mahai-ingurua egingo dute. Dokumentalean, preso eta iheslari politikoen senideek, bi urteko talde terapien ostean, izan dituzten zaurikin eta ikasitakoarekin egindako hausnarketak eta horien ondorioak plazaratuko dituzte. Olatz Barrenetxea terapeutak hartuko du parte saioan. Igandean, abenduaren 18an, Xake Txapelketa egingo dute Errexil tabernan, 11:00etan hasita. Ondoren, 13:00etan, lore eskaintza egingo diote eliz atarian. 1983ko abenduaren 19an tiroz hil zuten GALeko mertzenarioek Kattu, lan egiten zuen Baionako Kayetenia tabernan. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehenengo hilketa izan zen. 1997an Oñederra sumarioa zabaldu zeneta besteak beste Felipe Bayo, Enrique Dorado eta Rodriguez Galingo guardia zibiliak eta Jose Luis Corcuera eta Rafael Vera politikariak auziperatu zituzten. 2003tik, ordea, artxibatuta dago sumarioa, frogarik ez zegoelakoan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide