Zuhaitz Urain Alberdi 100 x 100 Libre txapelketan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 13a, 12:12

Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteak Zuhaitz Urain Alberdi zenaren igeriketa txapelketa antolatu du. 100 x 100 txapelketa jokatuko dute abenduaren 31n, estilo librean. Antolatzaileek dei egin die igerilariei parte hartu dezaten, eta horretarako tartea zabaldu dute. Hilaren 23a baino lehen eman daiteke izena, Zubiaurren. Froga amaitzean, umeen artean gozokiak banatuko dituzte, eta helduentzako lunch-a egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide