Floreaga ikastetxean eta Azkoitiko hainbat merkataritza gunetan jasoko ditu jakiak Gazteak eta Garapena erakundeak
Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak 2016ko kanpaina abiatu du. Janariz betetako edukiontzia Beninera bidaltzea da kanpainaren asmoa. "Ondo kontserbatzen diren elikagaiak" bidaliko dituzte, besteak beste: arroza, dilistak, babak eta pasta.
Janaria Azkoitiko Floreaga ikastetxean jasoko dute, hango idazkaritzan edota ikasgeletan, abenduaren 22ra arte. Horrez gain, herriko hainbat merkataritza gunetan eta janari dendetan ere egongo dira taldeko zenbait kide, abenduaren 16an eta 17an. Dendetako atean egongo dira, jendeari egoera azaltzeko eta laguntza eskatzeko.
Taldeari laguntzeko boluntarioak ere behar dituzte. Interesatuek 605728881 telefonora dei dezakete, edo Floreaga ikastetxeko harreran galdetu.