Bihar izango da elkarretaratzea, 12:00etan, udaletxe aurrean
Azkoitiko Udalak asteburuan Istanbulen, Muqdishon eta Kairon gertaturiko atentatuen aurrean bere "gaitzespen irmoa" adierazi du, "indarkeria terrorista arbuiatuz". Biktimen senitarteko eta hurbilekoei "dolumina eta elkartasuna" erakutsi nahi dizkiete, eta espero dute zauritutako pertsonak "lehenbailehen ondo jartzea".
Gertakari horien aurrean gaitzespena adierazteko, udalak bost minutuko elkarretaratze isila deitu du biharko, astertea. 12:00etan izango da, udaletxe aurrean.