Anarik 'Epilogo bat' aurkeztuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 10a, 15:07

Azkoitiko Elkargunean izango da emanaldia, 22:00etan. Gaur jarriko dituzte sarrerak salgai, Etxe-Aitz tabernan.

Anarik Epilogo bat izeneko diskoa kaleratu berri du, eta lan hori aurkeztuko du Azkoitiko Elkargunean. Emanaldia datorren ostiralean izango da, abenduaren 16an, 22:00etan hasita. Aurretik, Hartza Azkoitiko taldeak joko du. Sarrerak gaurtik aurrera salgai izango dira Azkoitiko Etxe-Aitz tabernan, bost euroren trukean. Bere aurreko diskoaren –Zure aurrekari penalak– giro eta unibertso poetikoan oinarritutako sei kanta batu ditu Anarik Epilogo bat lanean. Horietako bat, gainera, aurreko diskotik kanpo gelditu zen kanta bat da. Taldeak irailean egin zituen grabaketa lanak, eta Durangoko Azokarako plazaratu du diskoa Bidehuts disketxeak.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide