Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Brigiden komentuan, Sor Teresa ahizpa keniarrak abitua hartu zuen, abenduaren 8ko meza nagusian. Horrela, postulante garaia gainditu eta nobiziotzari hasiera eman dio, profesio erlijioso prestaketa garaiari.Iaz, azaroaren 14an, Keniako beste moja batek, Sor Inesek, betirako botoak edo profesioa egin zituen Santa Kruzen bertan. Gaur egun, hamar moja bizi dira komentuan. Etortzen azkena, Maria izan da; Keniatik etorri zen orain dela hilabete. Komentuko kideek adierazi dutenez, komunitatean "kultur aniztasun" handia dago. Izan ere, Nafarroan jaiotako hiru moja, Mexiko bi eta Keniako bost moja daude.