Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datuak eguneratuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak jakinarazi duenez, egun gutxi barru eta hainbat txandatan, eskutitz bat bidaliko diete elkarteko bazkideei. Beren datuak eskatuko dizkiete, elkartean dituztenak zuzentzeko eta osatzeko asmoarekin. "Bazkideen heriotzak eta helbide aldaketak jakinarazten ez badira, dauzkagun datuak zaharkituak gelditzen dira", adierazi dute. Bakoitzaren kontu-korronte zenbakia ere beharko dute, kuoten ordainketa banketxean helbideratu ahal izateko. Eskutitzarekin bidaliko duten fitxa zuzenduta, elkarteko bulegora eraman behar da, eta norbaitek eskutitza jasotzen ez badu, bulegoan horren berri emateko eskatu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide