Atzo, San Andres egunez, herri kirolak jokatu zituzten Azkoitiko plazan, 12:30ean hasita. Jon Unanue Goenatxo III azkoitiarrak, pentsatu bezala, bi marka pertsonal jarri zituen: 175kiloko kubikoari bi altxaldi eman zizkion hiru minutuko lanean, eta 213 kiloko harri angeluzuzenari bi altxaldi eman zizkion hiru minutuko lanean. Lan polita egin zuen.
Bestalde, gauean idi dema izan zen Gurea pilotalekuan. Hiru idi pare plazaratu ziren.
Hona hemen ekitaldi horietan hartutako argazki batzuk:
(Argazkiak: Ibon Errazu)
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide