(Maxixatzen.eus)
Janari bankuko bilketa izango da ostiralean eta larunbatean, azaroaren 25ean eta 26an, denda hauetan: Lidlen, Eroski Centerren eta Eroski Urola Hipermerkatuan.
Aurten ere bilketa mistoa egingo dute Eroskiko dendetan; hau da, janari bilketaz gain, bono sistema erabiltzeko aukera ere izango da. Janari bankuko kideentzat bonoen aukera da egokiena. Izan ere, modu horretan, janarien manipulazioa eta garraio gastuak saihesteaz gain, bonoak erosi diren dendan bertan, behar den janaria behar den momentuan erosten dute. Eta, horrela, besteak beste, iraungitze daten arazoa saihesten dute.
Bestalde, urtero bezala boluntarioak behar dituzte lan hori aurrera eramateko. Beraz, lagundu nahi duten herritarrek telefono honetara dei dezakete: 610 112 145 (Luis Arregi).