Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitian hainbat jarduera antolatu dituzte Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Hona hemen egitaraua: -Azaroak 23, asteazkena: Adierazpen instituzionala, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan, osoko bilkuran. -Azaroak 25, ostirala: Indarrak batuz aurre egin indarkeriari martxa. 12:30ean hasita, Balda plazatik herriko plazara. Ondoren, ekitaldia plazan, Hezkidetza Foroak antolatuta. -Azaroak 26, larunbata: Beldur Barik topaketa Urdulizen (Bizkaia), 16:30etik 21:00etara. Doako autobus zerbitzua eskainiko dute. Izena beldurbarik.org webgunean eman behar da. -Azaroak 28, astelehena: Mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa hitzaldia, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Jone Gurrea izango da hizlaria, Sortzen kontsultoriakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide