Pasaiako Badia dokumentalaren inguruko erakusketa ikus daiteke ostiralera bitartean, Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Pasaiako sarraskiaren inguruko informazioa bildu dute bertan. Lehenik, sarraskian eraildako lau pertsonak aurkezten dira, egunkarietako zatien bidez. Gero, sarraskia nola izan zen adierazi dute, forentseen marrazkien bidez. Eta, azkenik, Euskal Herriko erreakzio politikoak bildu dituzte. 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa aretoa.