35 urteren ostean, berriro Azkoitian da Jose Ramon Lete
Traki. Preso politiko azkoitiarra baldintzapean
aske utzi zuen atzo epaileak, epaiketara bitartean, eta ongi etorria egin diote 13:30ean herrian. Herritar ugari bertaratu dira, eta haietako asko, hunkituta agertu dira. Trikitilariek lagunduta iritsi da plazara, eta, lehenik eta behin, ama besarkatu du. Ondoren, dantzariek agurra dantzatu diote, eta Eneritz Artetxe bertsolariak bertso bat kantatu du. "Askatasuna disfruta ezak, merezi duan bezela", esanez amaitu du bertsoa. Jarraian, Zakela tabernara sartu da 'Traki', eta hango paretan zintzilikatuta zegoen bere argazkia kendu du.
A Lamako (Pontevedra, Galizia) espetxean zegoen atzo arte preso azkoitiarra. 2001eko abenduaren 21ean hartu zuten preso Frantzian, eta, urte luzez, Frantziako espetxean egon ondoren, Galizian zegoen orain.
Hona hemen ongi etorriko ekitaldian hartutako irudi batzuk: