Aurten 4.700 txartel inguru saldu dituzte, eta bildutako diru guztia Beningo kaleko umeen aldeko solidaritate proiektura bidaliko dute
Roman Sudupek jaso du Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako zozketako saria, 9.907 zenbakiari esker. Sarituak Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin margolariek egindako koadroak jaso ditu, Realeko Iñigo Martinezek sinatutako elastikoa, Caja Laboral saskibaloi taldeak sinatutako elastikoa eta Joseba Jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria.
Aurten 4.700 txartel inguru saldu dituzte, eta bildutako diru guztia Beningo kaleko umeen aldeko solidaritate proiektura bidaliko dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei.