ONCEren azaroko sari bereziaren zati bat Azkoitian saldu da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Uhaitz kafetegian saldutako kupoiak dira sarituak. 15.000 euro tokatu dira, hamar kupoitan banatuta

(Maxixatzen.eus) ONCE Espainiako Itsuen Erakundearen azaroaren 11ko sari bereziaren zati bat Azkoitian saldu da. Jon Garate ONCEko Azkoitiko saltzaileak Uhaitz kafetegian utzitako kupoiak izan dira sarituak. 15.000 euro banatu ditu Garatek hamar kupoietan; 1.500 euro kupoi bakoitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide