Azkoitian hainbat kontzertu izango dira larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 16a, 10:00

Musika bandaren emanaldia izango da 12:30ean, eta Arcada Social eta The Guilty Brigade ariko dira 22:30etik aurrera

Larunbatean, azaroak 19, hainbat kontzertu izango dira Azkoitian. Batetik, azaroaren 22an Xixili Eguna dela ospatzeko, musika bandaren emanaldia izango da, 12:30ean hasita, Elkargunean. Eta, bestetik, gauean, Arrasateko Arcada Social taldeak eta Iruñeko The Guilty Brigade taldeak kontzertu bana emango dute. Herriko plazan izango dira emanaldiak, 22:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide