Abian da Gazte Asteko kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 14a, 18:51

Azaroaren 18ra bitartean aurkez daitezke kartelak, Gazte Informazio Bulegoan

Julene Iturbe iazko kartel lehiaketako irabazlea eta Artxamendiko hezitzaileak. (Maxixatzen.eus) Artxamendi Gazte Topalekuak antolatutako XV. Gazte Asteko kartel lehiaketa abian da. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean izango da Gazte Astea, eta epaimahaiak aukeratzen duen kartela izango da hori iragarriko duena. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, DBH1 eta DBH4 bitarteko ikasleek. Eta honako hau da gaia: Nolakoa izan behar du zure ustez Artxamendi Gazte Topalekuak? Ostiralera bitartean, azaroak 18, aurkez daitezke kartelak, Gazte Informazio Bulegoan. Irabazleak 80 euro eskuratuko ditu kirol arropa eta tresnetan gastatzeko. Lotura honetan irakur daiteke lehiaketaren inguruko informazio gehiago.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide