Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta! crowdfunding kanpainan Iñigo Elorza
Txanpaina DJaren Txanpaña Forever proiektua
aukeratu zuten, beste hainbaten artean. Kantak grabatuta ditu dagoeneko, baina horiek disko batean biltzeak dakartzan gastuei aurre egiteko, jendearen laguntza behar du. Lehen fasea gainditu zuen, eta, orain, abenduaren 3ra bitartean, bigarren fasean murgilduta dago. Proiektua diruz lagundu nahi dutenek,
webgune honetan egin dezakete, eta sariak jasoko dituzte trukean.
Horren haritik, azaroaren 29an festa bat antolatu du. Elektronika gaua izango da Azkoitiko plazan, 22:30ean hasita. Bera ariko da DJ lanetan Toki eta Axular lagun dituela, eta hainbat zozketa egingo ditu: bost auto olio, filtro aldaketak, eta hainbat afari izango dira.