8 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta, bi tailer izango dira. Klima aldaketaren inguruko saioa izango da bata, eta kimika landuko dute bestean
Azkoitiko Aizkibel liburutegian zientzia tailerrak izango dira, 8 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta; hau da, LH3 eta LH6 artekoentzat. Jolastuz ikastea da helburua, eta bi tailer antolatu dituzte. Azaroaren 17an eta 18an, osteguna eta ostirala, klima aldaketaren inguruko saioak izango dira. Bestalde, hurrengo asteko ostegunean eta ostiralean, azaroaren 24an eta 25ean, Kimika bizirik izeneko saioak egingo dituzte.
Tailerrak bi txandatan egingo dituzte: 17:30ean izango da bata, eta 18:30ean bestea. Plaza mugatuak dira, eta, parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Gazte Informazio Bulegoan apuntatu behar da, eta ez da ezer ordaindu behar.