Azkoitiko San Martin auzoan mendi lasterketa jokatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 10a, 10:38

Bihar, San Martin egunez, herriko ikastetxeetako ikasleak kanpaia jotzera joango dira ermitara

San Martin festak ospatuko dituzte asteburuan Azkoitiko San Martin auzoan. Bihar, azaroak 11, San Martin eguna izango da, eta ohitura zaharrari eutsiz, herriko ikastetxeetako ikasleak joango dira kanpaia jotzera. Larunbatean, berriz, Mikologi elkarteak antolatuta, San Martin lasterketa jokatuko dute, hirugarren urtez jarraian. Zortzi kilometroko proba da, eta 11:00etan hasiko da. Izen ematea 10:30ean izango da, tindategian, sei euroren trukean. Lasterketa amaitzean, parte hartzaile guztientzat hamaiketakoa izango da, eta hainbat zozketa egingo dituzte: herriko tabernetan afariak, kirol dendek emandako produktuak eta masajeak hartzeko bono batzuk banatuko dituzte korrikalarien artean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide