San Andres jaietako danborradarako entseguak hasi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gaur izango da bigarren entsegua, 20:00etatik 21:00etara, Gurea pilotalekuan

(Azkoitiko Udala) San Andres jaietako danborrada azaroaren 26an izango da, eta joan den astelehenean hasi zituzten entseguak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gaur izango da bigarren entsegua, 20:00etatik 21:00etara, leku berean. Gainontzeko saioak egun hauetan izango dira: azaroaren 14an, 16an, 21ean eta 23an 20:00etatik 21:00etara; eta azaroaren 12an, 19an eta 26an 11:00etatik 12:00etara. Udalak gogorarazi du norberak bere gerrikoa eraman behar duela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide