Kontzertuak eta film bat izango dira gaur eta bihar Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Helduentzako animaziozko film bat emango dute gaur, eta bihar bi kontzertu izango dira

Matadero Ekintzak taldeak antolatutako Bebarruko Jardunen barruan, bi kontzertu izango dira bihar Matadeixen: VT Marvin eta Pig & Kiss musika taldeek joko dute, 21:30ean hasita. Gainera, kontzertuetara joaten direnen artean kamiseta batzuk zozkatuko dituzte. Gaur, berriz, helduei zuzenduta, animaziozko film bat emango dute, 21:30ean hasita: Avril et Le Mode Truque.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide