Mendekotasunaren inguruko hitzaldia izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Esteban Perez terapeutak emango du, 18:30ean, Elkargunean

Izan fundazioaren eskutik, Esteban Perez terapeutak Drogekiko mendekotasuna: ondorioak eta konponbideak hitzaldia emango du gaur, Elkargunean, 18:30ean hasita. Herritar guztientzat irekia izango da solasaldia, mendekotasuna izan edo ez izan. Gizakia Helburu egitasmoan bost programa dituzte martxan, eta horiek guztiak aurkeztuko ditu Perezek hitzaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide