Beningo umeen alde egindako zozketak badu zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 8a, 10:03

Beningo kaleko umeen alde Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako zozketan, 9.907 zenbakia izan da saritua. Azkoitian saldu zen, urriaren 1ean, kalean. Ordezko zenbakia, berriz, 2.494 da, eta zenbaki hori Beasainen saldu zen, urriaren 1ean. Saria jasotzeko epea azaroaren 17an amaituko da. Saritutako zenbakia edukiz gero, telefono honetara deitu behar da: 605 72 88 81.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide