Mintzalagun izan nahi duenak izena eman dezake dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 3a, 17:00

Azkoitiko AEK euskaltegiak seigarren urtez jarraian antolatu du egitasmoa.

Azkoitiko AEK euskaltegiak Mintzalagun egitasmoa martxan jarriko du, seigarren urtez jarraian. Oraingoz, hamabi talde eta 40 lagunetik gora elkartzen dira euskara euskaldun zaharrekin praktikatu eta dakiten hori hobetzeko asmoz. Kafe bat hartuz edo paseo bat emanez, lagunarte berri eta euskalduna sortzen laguntzea da egitasmoaren helburua. Mintzalagun izan nahi duenak aukera bat baino gehiago ditu: 943 151 089 edo 943 857 175 telefonora deitzea, edo azkoitia@aek.eus edo euskara@azkoitia.eus helbidera idaztea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide