'Hansel eta Gretel txokolatezko etxean' antzezlana izango da larunbatean Baztartxon, haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Glu Glu konpainiak Hansel eta Gretel txokolatezko etxean antzezlana taularatuko du larunbatean, azaroak 5, Baztartxon. 18:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak 4 eurotan salduko dituzte. Grimm anaien ipuin klasikoan oinarritutako antzezlana da. Hansel eta Gretel basoan galduta ibiliko dira, baina halako batean, txokolatezko etxe bat aurkituko dute. Bertako sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, gero haiek jateko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide