Udazken honetan ere hizkuntzarekin jolas egin nahi du Maxixatzen Euskaldunen Elkarteak, eta III. Orbel Jokoak antolatu ditu. Aurreko bi edizioetan berrehun bat taldek parte hartu zuten, eta aurten ere jolasarekin jarraitzea erabaki dute.
Lehiaketak iazko formatu bera izango du. Gaur hasi, eta datozen hiru asteetan zehar, ostegunero galderak eta probak planteatuko dituzte, eta parte-hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, finala egingo dute.
Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da, eta bi aukera daude izena emateko: Maxixatzen.eus webgunean dagoen galdetegia beteta edo tabernetan utzi dituzten orriak beteta.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide