Azkoitiko San Andres jaietako danborrada egingo dute azaroaren 26an, eta, dena ondo irteteko, herritarrak aurrez hasiko dira entseguekin. Orotara, hiru saio egingo dituzte, guztiak Gurea pilotalekuan.
Lehen entsegua datorren astelehenean izango da, 20:00etatik 21:00etara bitartean. Bigarren saioa asteazkenean –azaroak 9– egingo dute, ordutegi berean. Eta, azkena, berriz, larunbatean izango da –azaroak 12–, 11:00etatik 12:00etara.
Entseguetara norberak eraman beharko du gerrikoa.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide