Ampersan eta Riosenti taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 28a, 16:13

Mexikotik eta Argentinatik etorritako taldeek 19:00etan hasiko dute emanaldia.

Datorren igandean, urriak 30, bi kontzertu izango dira Azkoitiko Matadeixen, Bebarruko Jardunen baitan. Hain zuzen ere, Ampersan talde mexikarrak eta Riosanti argetinarrak eskainiko dute emanaldia. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta Mexikoko musika tradizionalean oinarritutako kantak eskainiko dituzte bi taldeek. Europan zehar bira egiten ari dira biak ala biak, eta Euskal Herrian beste hainbat kontzertu ere emango dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide