Arroabeko Eskola Txikien Jaiko arropa salgai jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 28a, 13:37

Gaur, 17:00etatik 19:30era, Arroabeko herritarrek eskaerak egiteko aukera izango dute

2017ko ekainaren 11n Arroabean egingo duten Eskola Txikien Festako arropa prest dute dagoeneko. Neguko salmentan, sudaderak eta kamiseta manga luzeak izango dira, haur zein helduentzat. Gaur Arroabeko biztanleek izango dute gustoko dutena eskatzeko aukera, plazan, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Auzotik kanpo egingo duten lehen salmenta datorren astean izango da, asteartean, azaroak 1, Itziarko Perian. Bestalde, Gipuzkoako gainontzeko eskola txiketako Guraso Elkarteei arropa bidaltzen ere hasi dira. Bigarren salmenta saioa, berriz, udako arroparekin egingo dute. Arroparen salmentarekin lortzen diren etekinekin datorren urteko ekaineko festak sortuko dituen gastuak ordainduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide