Eneko Otaño beizamarrak eta Julen Alberdi azkoitiarrak parte hartuko dute 18:00etan Gurea pilotalekuan jokatuko den lehian
Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute bihar Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 18:00etan hasita. Sei aizkolari lehituko dira, tartean, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi azkoitiarra. Hauek dira gainontzeko lehiakideak: Mieltxo Mindegia, Julen kañamares, Oihan Larretxea eta Ander Erasun.