Astelehenetik aurrera, neguko ordutegia izango da Azkoitiko Garbigunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 28a, 13:07

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:30era zabalduko dute, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Asteburuan egingo den ordu aldaketa dela eta, Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko dute indarrean. Astelehenetik aurrera hau izango da bertako ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:30era zabalduko dute, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Azpeitiko Lapatxen ez da ordutegirik aldatuko. Hau da bertako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide