Salmentak areagotzeko Facebook nola erabili daitekeen ikasten hasi dira merkatariak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 21a, 11:20

Azkoitiko Udalak antolatu du ikastaroa, merkatarien eskariz, eta 19 lagunek eman dute izena

Atzo izan zuten Azkoitiko merkatariek Facebook sare soziala erabiltzen ikasteko lehen saioa. Guztira, 19 lagunek eman dute izena ikastaroan, eta, atzo, besteak beste, profil pertsonala eta orrialdeen arteko ezberdintasunak ikusi zituzten. Era berean, profil publikoa eta orrialdea sortu zituzten.

Udalak merkatariekin egindako parte hartze prozesuaren ondoren antolatu du ikastaroa, dendariek egindako eskaeretako bat zelako. Negozioa eta produktuak ezagutarazteko sare sozialen erabileran sakontzea da helburua.

Guztira, lau saio izango dira. Hurrengoak urriaren 27an eta azaroaren 3an izango dira, eta laugarrena zalantzak argitzeko izango da, baina oraindik ez da data zehaztu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide