Zakela tabernaren lehenengo urteurrena ospatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urriaren 19a

Eguerdian hasita, hainbat jarduera izango dira Azkoitian

Zakela tabernaren lehenengo urteurren jaia ospatuko dute larunbatean, urriak 22. 14:00etan babarrun jana egingo dute, eta bazkarian izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da. Arratsaldean, 16:00etan, herriko Pintxa Diskosan emanaldia antolatu dute. 16:30ean, mural pintaketa egongo da. 19:00etan, Japi Auerra, eta azkenik, 23:00etan, Ziribulio Sound (Little Martin Selektah eta Mikro gonbidatuekin) izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide