Ipuin kontaketa izango da larunbatean Aizkibel liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Apika taldeak familietako gorabeherak landuko ditu, 11:00etan hasita

Urriaren 24an Liburutegien Eguna da, eta, hori ospatzeko, ipuin kontaketa izango da Azkoitiko Aizkibel liburutegian, larunbatean, urriak 22, 11:00etan. Apika taldeak album familiarra izenburupean, familian gertatzen diren gorabeheren inguruko kontaketa egingo du. Lau urtetik gorakoei zuzenduta dago saioa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide