Demonde Quartet taldeak
Epa! ikuskizuna taularatuko du larunbatean Baztartxon, 22:00etan.
Epa! taldearen bigarren ikuskizuna da. Lehenak
Demonde Quartet izena zuen, eta
a capella abestutako bertsioz osatutako ikuskizuna zen. Pianoz, biolaz, gitarraz eta kaxoi flamenkoaz lagundutako kantak abesten zituzten, koreografia eta elkarrizketa bitxiekin. Oraingoan aurreko ikuskizunaren gakoak mantendu dituzte, baina Areta Franklin, Queen, Madonna, Itoiz, Benito Lertxundi eta Xabier Leteren doinuekin ordezkatuta.
Patxi Barco da obraren zuzendaria, eta Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco dira interpreteak. Sarrerak aurrez udaleko Kultura sailean eskura daitezke sei eurotan, eta lehiatilan bertan zortzi eurotan eskuratu ahal izango dira.
Taldeak 2010ean ekin zion ibilbideari, eta ordutik Donostiako Zinemaldiaren eta Donostiako Kultur Hiriburuaren ekitaldietan parte hartu du.