Joseba Tapia eta Besamotzak izango dira Matadeixen ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Joseba Tapiak Besamotzak taldearekin kontzertua emango du ostiralean Matadeixen, 22:30ean. Joseba Tapiak rock formatu elektrikora egokitu ditu bere kantutegiko hamalau abesti, eta Besamotzak taldearen laguntzarekin Euskal Herrian zehar taularatuko ditu. Bere ondoan ariko dira Iñigo Telletxea (baxua), Dani Narbarte (gitarra eta soinu txikia) eta Iker Uriarte (bateria).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide