Interesatuek urriaren 14tik 21era aurkeztu beharko dituzte lan eskaerak Lanbiden
Azkoitiko Udalak hiru langabetu kontratatuko ditu: bi peoi eta administrari bat. Urola Erdiko Enplegu Planaren barruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jaso dute udalak egingo dituen kontratazio horiek. Zehazki, Lanbidek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2016ko ekitaldian bideratuko dituen diru laguntzei esker egingo dituzte.
Enplegu eskaintzak urriaren 14tik 21era argitaratuko ditu Lanbidek, eta, beraz, interesatuek epe horren barruan aurkeztu beharko dituzte lan-eskaerak Lanbiden bertan. Kontratuak aldi baterakoak izango dira, eta sei hilabeteko iraupena izango dute.
Peoiak mendietako sasiak eta bideak garbitzeaz, seinaleak jartzeaz edota iturriak konpontzeaz arduratuko dira, besteak beste. Hautagaitza aurkezteko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte interesatuek:
-Eskolaritate ziurtagiria izatea.
-Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzea.
-Igeltsero ofizial gisa, urtebeteko esperientzia izatea gutxienez.
-Ahozko euskara maila altua izatea.
-Langabetua izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile moduan.
Administrari postua eskuratzen duenaren lana, berriz, bailarako natur-baliabideak balioan jartzeko herri bideen inbentarioa osatzea izango da. Ondorengo baldintzak bete beharko ditu eskatzaileak:
-Zuzenbidean edota Enpresen Administrazio Zuzendaritzan gradua edo lizentziatura izatea.
-Euskara: 3. HE edo baliokidea izatea.
-Informatika ezagutzak: Word, Excel, Access…
-35 urtetik beherako emakumea izatea.
-Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile moduan.
-Inbentarioak egiten edo antzeko zereginetan eskarmentua izatea.
-Katastroaren ezagutza izatea.
Lanbiden ondorengo eskaintza zenbakiekin argitaratuko dira lanpostuak:
-Peoia: 162016009438
-Administraria: 162016009448