Jende ugari bildu da Elosuko ganadu ferian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 12a, 15:20

Jende askok erosketak egiteko aprobetxatu du goiza, eta beste batzuk, ganaduari begira edo puzgarriekin jolasean ibili dira

Ateri eutsi dio goizean, eta jende ugari ibili da Elosuko ferian. Haietako askok erosketak egiteko aprobetxatu dute eguna. Denetarik aurki zitekeen postuetan: arropa, aterkiak, janaria, jostailuak, fruta... Beste batzuk, berriz, ganaduari begira edo puzgarriekin jolasean ibili dira. Indartsuena goiza izaten den arren, arratsaldean ere jarraituko du festak. Idi dema izango da 17:30ean, eta, hura amaitutakoan, erromeria. Hona hemen goizean hartutako irudi batzuk: [flickr_set id="72157675012685036"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide