Autobus zerbitzu berezia izango da asteazkenean Elosuko ferira joateko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 10a, 18:09

09:00etatik 20:30ak arte bi autobus ibiliko dira joan etorrian Azkoitia eta Elosu artean

XXXVIII. Ganadu Feria egingo dute asteazkenean Elosun, eta autobus zerbitzu berezia antolatu dute Azkoititik hara joateko. 9:00etatik 20:30ak arte bi autobus ibiliko dira joan etorrian Azkoitia eta Elosu artean. Bi geltoki izango ditu zerbitzuak: bata Julio Urkixo kalean, Eroski txikiaren aurrean, eta bestea San Martin kalean, zubiko autobus geltokian. Elur Txiki elkarteak antolatu du feria, eta hainbat jarduera izango dira bihar egun osoan zehar. Honako hau da egitaraua: 09:00. Feriaren hasiera. 11:00- 14:00. Haurrentzako puzgarriak. 12:00. Napar zuztarren ekitaldia, Elosuko plazan. 13:30. Sebastian Lizaso eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariak, frontoian. Jarraian. Laja II eta Lutxurdio trikitilariak. 17:30. Idi dema. Bi uztarri: IpiƱarrieta eta Ixidro erretegia. Ondoren. Erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide