Dendarientzat Facebook ikastaroa antolatu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 10a, 17:57

Urriaren 17ra bitartean eman behar da izena, udaleko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarrita

Merkataritzan Facebook sare soziala nola erabili irakasteko ikastaroa antolatu du udalak. Urriaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira saioak, 14:15etik 15:45era, Elkargunean. Interesa dutenek udaleko euskara zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan, 943 85 71 75 telefonora deituz edo euskara@azkoitia.eus-era idatziz, urriaren 17ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide