Oreka Bioelkarteak hitzaldi bat eta ikastaro bat emango ditu Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 6a, 17:42

Azaroan izango dira elikaduraren eta osasunaren inguruko bi saioak

Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak eta Silvana Huegun dietistak hitzaldi bat emango dute azaroaren 4an, ostirala, Elkargunean. 18:30ean hasiko da saioa, eta izenburu hau jarri diote: ¿Estamos ante una sociedad enferma? ¿Qué está pasando? ¿Qué podemos hacer? Bestalde, Silvana Huegun diestak ikastaro bat emango du, sukaldaritza energetikoaren inguruan. Neguan nola elikatu behar den landuko du, ez gaixotzeko eta bizi energia mantentzeko. Horrez gain, neguko errezetak, egun berezietarako plater osasuntsuak eta postreak izango ditu mintzagai. Azaroaren 10ean, 17an, eta 24an (ostegunak) izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara, Elkarguneko sukaldean. Parte hartzeko, Oreka Bioelkartean eman behar da izena, telefono honetara deituta: 943 02 62 31. Bi saioak Oreka Bioelkarteak antolatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide