Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urr. 5a, 17:17

Larunbatean izango da, 18:00etan, Gurea pilotalekuan

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 18:00etan hasiko da saioa, eta 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako beste enbor bat ebaki beharko dituzte kirolariek. Aizkolari hauek lehiatuko dira: Arkaitz Jauregi Gorrotxategi (Araba), Julen Alberdi Zinkunegi (Gipuzkoa), Jesus Mari Mujika Elola (Gipuzkoa), Ander Erasun San Sebastian (Nafarroa), Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga (Gipuzkoa), Aitor Senosiain Artozki (Nafarroa), Aratz Mugertza Mendizabal (Gipuzkoa), Oihan Larretxea Agirre (Nafarroa), Xabier Zaldua Alberdi (Gipuzkoa), Julen Kañamares Mugertza (Nafarroa), Eneko Otaño Aizpuru (Gipuzkoa), Mieltxo Mindegia Mutuberria (Nafarroa). Lehenengo sei postuetan sailkatzen direnak, urriaren 29an Azkoitian  jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide